Skip to main content
EU
Kluba

Azken jardunaldiko Atleticoren eta Eibarren arteko neurketarako sarrerak salgai daude

Sarrerak 40€tan erosi daitezke bihar hasita

SD Eibarrek bihar jarriko ditu salgai Atleticoren eta Eibarren arteko norgehiagokarako sarrerak. Partidua maiatzaren 19an jokatuko da, Madrilgo Wanda Metropolitanon, 18:30tatik aurrera, eta 2017-2018 denboraldia amaitzeko balioko du. .

Ticketak 40€tan erosi daitezke, eta bulegoan erosteko aukera egongo da, astelehenetik ostiralera 10:00tatik 13:00tara eta 16:00tatik 20:00tara. Guztira 147 sarrera jarriko dira salgai, eta pertsona bakoitzak gehienez lau sarrera erosteko aukera izango du

Etxetik kanpoko partidu guztietan bezala, sarrerak erosi nahi dutenek izena, bi abizen eta NAN zenbakia eman beharko dute, segurtasun neurriak tarteko.