Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Azkargorta: «Partida hauek derbi zaporearekin jokatzea gustatzen zaigu»

Eibarreko analistak bidaia laburra izatearen garrantzia azpimarratu du

Andoni Azkargortak, Eibarreko analistak, Gernikaren aurkako Errege Kopako norgehiagokatik azpimarratu duenez, partida honek izan dezakeen derbiaren zaporearekin jokatzea gustuko du.
Errege Kopako lehen kanporaketaren parekatzearen berri izan ondoren Klubeko hedabideei egindako adierazpenetan, Azkargorta pozik agertu da zozketarekin, joan-etorri laburra delako, etxetik oso gertu.

GERNIKA

“Pozik gaude zozketarekin. Lehenengo ta behin partido hauetan astean zehar izatean bidaia kontutan hartzen da eta alde hortatik etxetik oso gertu jokatzen den partidu bat da. Partidu polit bat izango da Gernika gure lurraldean talde histori bat delako. Errespetu sartu beharreko talde bat da. Bigarren RFEF mailan bostgarren postuan dago, goiko talden txorta dago momentu honetan eta egia esan, emaitzak ikusita, talde golatzaile bat da. Gol asko egin ditu, hamaika partiduetan, hogei gola sartu dituzte era hori da arrisku bat. Kontuz sartu beharreko partidu bat da”.

 URBIETA

“Belarra artifizialekoa da, baina neurriz ez dago gaizki, zabalera Ipurua antzera, motzagoa. Hori ez da arazoa izango. Gogoz gaude partidua jokatzeko eta futbol talde hauen aurka bizitzeko”.