Skip to main content
EU
Kluba

Azaroaren 19an Astelenan egon bazinen, zure burua argazki galeria honetan aurkitu dezakezu

SD Eibarren kide ohien omenaldian jasotako dirua Deparkel Elkarteari emango zaio

Arazoaren 19an Astelenan egin zen SD Eibarren jokalari, entrenatzaile, presidente, kontseilari eta langile ohien omenaldira joan zirenek ekintza polit honetan ateratako argazkiak ikusi eta deskargatu ahal izango dituzte.

SD Eibar-RC Celta partidua baino lehenago egin zen anaitasun bazkariak 255 kide batu zituen oroitzapenak gogoratu eta Klubaren martxa ona komentatzeko aukera edukiz.

Parte hartzaileek 15 euro ordaindu zituzten bazkariarengatik eta jasotako diru guztia Deparkel Elkarteari (Debabarrena Parkinson Elkartea) emango zaio.

Ekintza honen helburuetako bat Eibarren jokalari ohien datuak jasotzea izan zen kolektibo honen datu-basea osatu ahal izateko. Bere datuak emateko aukera izan ez zutenek, Roberto Marzanaren bitartez veteranos@sdeibar.com helbidean edo 670 970 414 telefonoan eman ditzakete.

SD Eibarrek Eibarko Udaleko Kirol Patronatuari eskerrak eman nahi dizkio ekintza hau ospatzeko laguntza emateagatik.