Skip to main content
EU
Kluba

AVIA Eserguik Eibarko babesle nagusia izaten jarraituko du hurrengo denboraldi bietan

Eibarrek eta AVIA Eserguik beraien harremana luzatzeko hitzarmena sinatu dute, eta gutxienez beste denboraldi bitan elkarrekin jarraituko dute, 20/21 denboraldi amaierara arte, beste urtebetez luzatzeko aukerarekin. Era horretan, petrolio konpainiak klub armaginaren babesle nagusia izaten jarraituko du. 

Eibarren eta AVIA Eserguiren arteko harremana 2015ko uztailan hasi zen, klubeko babesle nagusia izatera pasa zenean, eta harrezkero energia konpainia eta kluba eskutik joan dira, zaleei zein jokalariei indarra eta energia emanez. . 

AVIA Eserguik joko eta lan-saio ekipazioetan presenzia izango du, Ipuruako futbol zelaian eta baita klubaren euskarri digitaletan ere. Amaia Gorostizak, SD Eibarko lehendakariak, eta Aitor Egurrolak, AVIA Eserguiko zuzendari nagusiak, gaur sinatu dute hitzarmena.