Skip to main content
Kluba

Autobus bat bete da jadanik Atlético de Madrid - SD EIbar ikusteko, eta bigarrenean badira eserleku libreak oraindik

Partida Vicente Calderón estadioan jokatuko da, otsailaren 6an, larunbata, 16:00etan

There are no reactions yet. Be the first!

SD Eibarren agentzia ofiziala den Viajes Premierrek, Madrilerako bidaia antolatu du, Atlético de Madrid-SD Eibar partidaren harira, Vicente Calderón estadioan jokatuko dena, otsailaren 6an, larunbata, 16:00etan.

Lehen autobusa bete da jadanik, eguneko bidaia izango da, EIbartik 09:00etan irtengo dena eta partida ostean bueltatuko dena. 50 euroko prezioa izango du, izen-ematea irekita dago oraindik, bigarren autobusean tokia baitago oraindik. Estadiorako sarrerak bermatzen dira baina ez daude bidaiaren prezioaren barne.

Madrilen gaua barne zuen bidaia bertan behera gelditu da, eskaera gutxi izan baitu.