Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Ausarta izan den Eibarrek ez du saririk lortu Sevillan

Armaginek 2-0 galdu dute Sevillaren aurka, baina gehiago merezi izan dute

Eibar jokoan nagusi izan da eta futbol ona egin du Sanchez Pizjuanen, baina La Ligako talde handi baten aurka grina handiagoa falta izan zaio aurrealdean.

Nagusi izan nahi zuen Eibar ikusi da lehen minututik, partiduaren erritmoa markatuz eta ia denbora gehienean arerioaren zelaian jokatuz. Partidua Jose Luis Mendilibarrek nahi zuen tokian zegoen, baina aurrera heltzea eta arerioa arazotan jartzea falta zitzaion.

Armaginek duelu eta bigarren jokaldi gehienak irabazten zituzten, baina Sevillaren defentsako antolamenduak Sergio Ricoren atea lasai egotea uzten zuen.

Sevillak, bere aldetik, kontraerasoak bilatzen zituen arriskua sortzeko. 31. minutuan markagailuan partiduko lehen aukera izan du. Ezker hegaletik Joveticek pase ona eman eta Sarabiak, libre, Yoel gainditu du.

Eibar ez da kikildu eta erasotzen jarraitu du. 35. minutuan, Ruben Peñak Sevillaren arean baloia lapurtu eta Ricoren aurrean jarri da, baina bere jaurtiketa atezainak geratu du.

Panorama ez da aldatu bigarren zatian. Eibarrek partiduaren norabidea markatzen jarraitu du, baina kanpokoen domeinua kontrolatzeko gai zen Sevilla. 50. minutuan Sergio Ricok arazo gabe geratu du Pedro Leonen erdiraketaren ostean Sergi Enrichek buruz jaurtitako baloia.

Minutuak aurrera joan dira eta, arriskuko aukeren faltan, gauzak zail ipini zaizkio Eibarri zaila den zelai batean punturen bat lortzeko.

  1. minutuan, Antonio Lunak jaurtiketa arriskutsua egin du ezkerretik, baina Sergio Ricok kanpora desbideratu du arazoekin.

Eibar aurrera joan da azken minutuetan eta Sevillak armaginen defentsaren zuloak aprobetxatu ditu partiduari amaiera emateko Vitolok bigarren gola lortzean.

Armaginak hutsik bueltatuko dira Sevillatik, La Ligako zelai zailenetako batean gehiago lortu ahal zutenaren pentsamenduarekin. Euren anbizioa handia da eta ez dira konformatzen Europako punta-puntako talde baten aurka aurpegia emateagatik. Hurrengo neurketa Malagaren aurka jokatuko du Eibarrek, larunbatean Ipuruan.