Aurreikuspena | Liderraren bisita
Eibarrek FC Barcelonaren aurka jokatuko du bihar, 15:00etan, Ipuruan
FC Barcelonaren aurkako partida nola prestatzen den galdetuta, Arene Altonaga kapitainak prentsaurrekoan erantzun zuen: "Aste bat gehiago da eta lanean jarraitu behar da beti hiru puntu jokoan dauden bitartean". Aurkari bakoitzarekin prestaketa desberdina da, eta aste honetan ere hala izan da. Hala ere, giro positiboa izan da taldean aste honetan, aurreko asteburuan lortutako garaipena eta gero.
Taldearen morala denboraldia hasi zenetik unerik onenean dago, dagoeneko bost jardunaldi igaro ondoren (larunbat honetakoa seigarrena izango da), aurreko larunbatean Levante UD irabazi ondoren. Ez bakarrik emaitzagatik, baita taldearen sentsazio onengatik ere, jokalariek partida luzea (ia 110 minutuko jokoa) amaitu zuten aurkariaren arean borrokan jarraituz. Asteburu honetako partida guztiz desberdina izango den arren, lan psikologikoak ere garrantzi handia izango du emaitza on bat lortzeko.
Bestalde, FC Barcelona Ipuruara iritsiko da liga hasiera honetan lider gisa eta forma fisiko bikainean. Taldeak irteera garrantzitsuak izan dituen arren, haien lidergoa eta nagusitasuna eztabaidaezinak dira, eta hori erakusten dute bost partidatan lortutako 27 golekin eta jasotako gol bakarrarekin. Eibarrek berriro egingo dio aurre talde honi Aitana Bonmatík urrezko baloia irabazi eta Vicky López gazteak Kopa trofeoa irabazi eta denbora oso gutxira (aurreko denboraldian ere hurrengo jardunaldian jokatu zuten bi sari horiek irabazi ondoren).
Atzean geratu da armaginen eta Bartzelonako taldearen arteko azken norgehiagokan jasotako 1-8 emaitza. Margherita Monnecchiren gol bakarrak taldeak 2023an Liga Fra igo zenetik jasotako porrot handiena arindu nahi izan zuen. Kapitainak aurreratu zuen bezala, helburuetako bat, oraingoan ere, jasotzen diren golak ahalik eta gutxien izatea izango da, denboraldi amaieran gol-average orokorrean garrantzia izango baitu.
Aurrez aurre:
Eibarren bolada:
SD Eibar 0-1 Sevilla FC
Madrid CFF 1-0 SD Eibar
SD Eibar 0-0 FC Badalona Women
Granada CF 3-1 SD Eibar
Levante UD 0-1 SD Eibar
FC Barcelonaren bolada:
FC Barcelona 8-0 Alhama
Athletic Club 1-8 FC Barcelona
FC Barcelona 4-0 DUX Logroño
Sevilla FC 0-5 FC Barcelona
FC Barcelona 2-0 Espanyol