Skip to main content
EU
Kluba

Aurora Cid: "Helburua jokalariek forma fisikoari eta masa muskularrari eustea da"

Eibarreko nutrizionistak jokalariei emandako gomendioak azaldu ditu

Aurora Cid Eibarreko nutrizonistak  jokalari armaginak jarraitzen ari diren gomendioak azaldu ditu forma fisikoa eta masa muskularra mantentze aldera.

Klubeko kanal ofizialean egindako adierazpenetan, Aurora Cidek esan du “oso garrantzitsua da mantenugaiak dituzten jakiak hartzea: barazkiak, fruta eta proteina, begetalak zein animalietatik eratorriak, pisua mantentzeko helburuarekin”.

“Ez dut grasa hartuko dutenaren kezka. Beren elikadura zaintzen ari direla badakit. Nire ardura masa muskularra ez galtzea da. Hori dela eta, egiten ditugu gomendioak”.

“Gomendioak garbiak dira: ondo elikatu, garbi jan, proteina ahorakina mantendu, koipe osasungarriak hartu, karbono-hidatroak kontrolatu bakoitzaren entrenamenduaren arabera eta ongi hidratatatu. Bakoitzak behar duen suplementazioa du eta garrantzitsua da behar dituzten baliabideak izatea forman onean itzul daitezen. Baita ere garrantzitsua da denbora luzez etxean egoteak sor dezaken gose emozionala kontrolatzea”.

“Staffeko arduradun guztiek ahalik eta hobeen itzuli daitezen nahi dugu. Egoera berezia da, etxetik irten gabe egon behar dute. Batzuk familiarekin, haurrekin edota bakarrik”.

“Etxean daudenez, goizez edo arratsaldez entrenatu dezakete. Bakoitzari egokitutako planak dituzte. Laguntzeko asmoarekin asteko menua bidaltzen diegu, baita eguna pasatzeko balibideak. Errezeta gozo zein gaziak, pikatzeko zerrenda bat, familian sukaldatzeko errezetak… Interesgarria da sukaldatzea, bakarrik edota familiarekin badaude ere”.

“Haiek ikusteko aukera ez dugunez, pisua eta beren sentsazioak monotorizatzen ahalegintzen gara. Gertu egoten saiatzen naiz eta dituzten beharrei erantzuten”.

Horrez gain, Aurora Cidek gomendio orokor batzuk eman ditu konfimanendu egoera honetarako. “Gure burua zaintzea garrantzitsua da etxetik atera gabe egon behar dugun denbora honetan. Osasuna zaindu behar dugu eta horretarako, kirola egitea eta elikadura zaintzea ezinbestekoa da. Ez dago errezetak eta menuak egiteko une hoberik, sarean aukera asko dugu honetan saiatzeko”.