Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Atléticoren aireko jokoak garaitu du Eibar

Atléticoren aireko jokoak garaitu du Eibar

Lehen minutuetan ez du bietako inork nagusitasunik lortu, joko bizia egin dute biek ere, aurkaria desorekatu asmoz. Eibarrek etxekoen erasoa deuseztatzen jakin du; Correak area barnean izan du aukera 15. minutuan, baina Ander Capak jokaldia gelditzen jakin izan du, zalegoak penaltia eskatu du. Zelaiaren egoera ez zen oso ona eta jokoa zaildu du.

21. minutuan, entsegatutako kornerra atera dute armaginek, Jotak kekori utzi eta honek Mauroren buruan ipini du baloia, gutxigatik kanpora joan dena. Lehen zatia hutsean amaitu da, Eibarrek ondo eutsi dio Atléticori.

Bigarren zatia hasi besterik egin ez denean, etxekoen defentsak egindako hutsa Sergi Enrichek profitatu eta Kekoren hanketan utzi du, gola egin zezan. Arratsaldeko lehen gola zen, hala ere, zenbait korner errenkadan etorri dira ondoren, armaginen atzekaldea estutu dutenak. Hirugarrenean, Giménezek gola egin dio buruz Riesgori.

62. minutuan, korner batean berriz ere, Saúlen burukadak 2-1ekoa jarri du markagailuan etxekoentzat. Eibarrek ez du amore eman, 73.ean Maurok ezin izan du burukada sarera bidali, Jotaren erdiraketa baten ostean. Esfortzu haiek denak alferrik ziren. 91. minutuan, Fernando Torresek hirugarrena egin du, Eibar aukerarik gabe utziz.

Eibarrek 33 punturekin jarraitzen du, eta hurrengo jardunaldia, 24.a, Levanteren aurka izango du etxean.