Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Atienzak Eibar utzi eta Burgosek fitxatu du

SD Eibarrek eta Burgos CFk akordioa lortu dute, eta Miguel Angel Atienza Burgoseko taldean arituko da aurrerantzean.
Atienza (Madril, 1999) 2018an iritsi zen talde armaginera, gazte mailan, eta filialean aritu zen lehendabizi. 20/21 denboraldian sarri aritu zen lehen taldearekin, baina azken denboraldi honetan bere parte hartzea oso handia izan da.

Atienzak 41 partida jokatu ditu elastiko urdin-gorriarekin, 15 partida Lehen Mailan eta 22 Bigarren Mailan, baita Kopako 4 partida ere. Azken denboraldi honetan 23 urteko erdilari madrildarrak 25 partida jokatu ditu (Ligako 22 eta Kopako 3), guztira 1.181 minututan banatuta.

SD Eibarrek eskerrak eman nahi dizkio Miguel Angel Atienzari lau denboraldi hauetan klubean izan duen konpromisoagatik eta profesionaltasunagatik, eta etorkizunerako zorterik handiena opa dio.