Skip to main content
EU
Kluba

Athletic Club - SD Eibar neurketarako sarrerak bihar egongo dira salgai

575 izango dira guztira, eta 45 eta 50 euro bitarteko prezioa dute

SD Eibarrek bihar jarriko ditu salgai hilaren 26an, ostiralean, San Mamesen Athleticen aurka jokatu beharreko neurketarako sarrerak. Ohi bezala, Ipuruako bulegoetan erosi ahal izango dira, 45 eta 50 euro bitarteko prezioa dute, eta guztira 575 izango dira. 

Bulegoak betiko orduan egongo dira zabalik; astelehenetik ostiralera 10:00tatik 13:00tara, eta 16:00tatik 20:00tara, hilaren 24ra arte. 

Sarrera guztietatik 264 50€ko prezioa izango dute, eta beste 311 45€tan salduko dira. 

Taldeak kanpoan jokatzen dituen norgehiagoka guztietan egin ohi den bezala, erosleek beraien izenak, abizenak eta Nortasun Agiriaren zenbakiak eman beharko dituzte, segurtasun neurriak bermatzeko.