
Harrobia
Athletic Club, Eibarren aurkaria Gazteen Kopako 1/16an
Kopak formatua estreinatu du eta kanporaketa partidu bakarrera jokatuko da Lezaman
Athletic Club izango da Eibarren aurkaria asteburu honetan Lezaman jokatuko den Gazteen Kopako final-hamaseirenetako kanporaketan.
Kopa formatua estreinatuko da denboraldi honetan eta bertan Gazteen Ohorezko Mailako talde bakoitzeko lehen lau taldeek hartuko dute parte. Eibar da txapelketa honetan gipuzkoarren ordezkari bakarra.