Lehen Emakumezkoen Taldea
Atera argazkia derbian hasierako hamaikakoarekin!
Eibarrek aukera emango du igandeko partidan (12:00etan) Realaren aurkako hamaikakoarekin argazkia ateratzeko
Igande honetan Real Sociedaden aurkako partidaren aurretik, zale gazteenek hasierako hamaikakoarekin eta Pantxikarekin argazkia ateratzeko aukera izango dute.
Jokalariekin argazkia ateratzeko interesa dutenek esteka honen bidez egin beharko dute. Edo Orsaixanera joan, ohiko ordutegian.
Gogorarazten diegu ere sarrerak online erosteko aukera dagoela partida honetarako, helduentzat 10 eurotan eta 13 urtetik beherakoentzat 5 eurotan. Halaber, astean zehar ohiko ordutegian Orsaixanen, eta partidaren aurretik ordu bat lehenago 14. atean kokatutako leihatilan ere eskuratu ahal izango dira.