/
Skip to main content
Partida aurretikoa

Atarikoa | Zubietara derbiaren bila

Eibarrek bihar Real Sociedad izango du aurkari, 12:00etan Zubietan

There are no reactions yet. Be the first!

Eibarrek kilometro gutxi batzuk baino ez ditu egingo bigarren itzuliko lehen derbia jokatzeko. Realaren aurka Zubietan jokatuko du, igandean 12:00etan

Azken derbia txuri-urdinen alde izan zen, 0-3ko emaitzarekin Ipuruan. Realak Edna goleatzailearen bi golekin, eta Lavogez frantsesaren hirugarren batekin, irabazi zuen. Bere goleatzaile handiena galdu du Realak aurrera begira, Edna Alemaniako ligara alde egin baitu. Goleatzailerik handiena galduta ere ez da errazagoa izango derbia, beti polita eta berezia den partida, eta armaginak eta donostiarrak frogatuko dituena. 

Aurreko norgehiagoka, udan eta aurredenboraldian, Euskal Herria Koparen finala izan zen. Oraingoan, aldiz, armaginen alde 0-1 amaitu zen partida, eta lehen aldiz irabazi zuten txapelketa. 

Real Sociedad hirugarren postu eroso batean dago, 34 punturekin; sailkapeneko laugarren taldea (Costa Adeje Tenerife) sei puntura du, eta horrek lasaitasun pixka bat ematen dio lehiaketaren gainerakoari begira, taldeak lorpen handiak lortzeko aukera izan dezan. 

Eibarrek bigarren itzulia eroso hasi du (eta oraingoz horrela jarraitzen du) hamargarren postu historiko batekin eta 17 punturekin. Hala ere, sailkapen orokorrean bi postu galdu zituen joan den asteburuan, Madrid CFFren aurka Ipuruan galdu ondoren. Hala eta guztiz ere, armaginek 17 puntu dituzte, jaitsieratik bederatzi puntura kokatuz; oso positiboa dena taldearen helburu nagusiari begira. 

Eibarrek Donostiara bidaiatuko du asteburu honetan eta hurrengo asteburuan berriro bidaiatuko du, Bartzelonara, Levante Badalonaren aurka jokatzeko. Bi jardunaldi gogor Ipuruatik kanpo.