Atarikoa | Ipuruara itzulera, hazten jarraitzeko gogoz
Eibarrek bihar, abuztutik laugarren aldiz, Madrid CFFren aurka jokatuko du 18:30ean.
Eibarrek bihar itzuliko da Ipuruara etxeko urteko lehen partida jokatzeko. Madrid CFFren aurka egingo du, Erreginaren Kopako final-zortzikoetan duela hilabete inguru neurtu zen aurkaria, eta 3-2ko emaitzarekin amaitu zen madrildarren alde.
Izatez, laugarren aldia da (aurredenboraldia, Liga F eta Kopa artean) bi taldeak aurrez aurre jartzen direla abuztuaz geroztik, eta orain arte emaitza guztiak Madrid CFFren alde izan dira. Asteburu honetan, eta taldearen dinamika onaz baliatuz, armaginek estatistika hori hautsi nahiko dute, etxeko faktorea alde dutela.
Bisitarien taldeari dagokionez, aldaketak izan dituzte gidaritzapean, duela egun batzuk besterik ez iritsi baita José Luis Sánchez Vera. Madrildar entrenatzailea FC Bartzelonaren aurkako porrotaren ostean iritsi da, Madrid CFFk 12-1 galduta pasa den jardunaldian. Hala ere, zortzigarren postu erosoan daude une honetan, Eibarren gainetik bi postutan eta sei puntu gehiagorekin.
Eibarrek egoera onean jasoko du Madrid CFF, defentsa joko ona erakutsiz, baina baita gero eta proiekzio ofentsibo handiagoarekin ere: azken hiru partidetan, armaginek bost gol sartu dituzte, hau da, lehiaketa ofizialen egutegia hasi zenetik sartu dituzten gol guztien erdia baino gehiago, eta emaitzak berdinketa, porrota eta garaipena izan diren arren.
Horrela hasiko dute armaginek bigarren itzulia Ipuruan, zaleen aurrean, eta berriro ere haien babesa bilatuz, beti garrantzitsua dena partida bakoitzerako, eta ospatzen eta hazten jarraitzeko gogoz.
Emaitza, bihar 18:30etatik aurrera.