Skip to main content
Partida aurretikoa

Atarikoa | Ipurua, garrantzitsu Liga Fko hirugarren jardunaldian

Emakumezkoen lehen taldeak hirugarren jardunaldian sasoiean datorren FC Badalona Womenen aurka jokatuko du

There are no reactions yet. Be the first!

Iñaki Goikoetxearen taldea hirugarren jardunaldira iristen da aurreko bi partidetan sufritutako emaitzari buelta emateko gogoz. "Burua altxatzeari" garrantzia eman diote egun hauetan entrenatzaileak eta jokalariek. Berriro ere partida gol bakarrarekin galdu arren, taldeak sentsazio onekin amaitu zuen.

Eibarrek Sevilla FCren aurkako etxeko lehen partida galdu zuen lehen jardunaldian, eta bigarrenean Madrid CFFren aurka Fuenlabradan. Bietan emaitza gol bakarrarekin erabaki zen, Eibarren aurka. Taldea hazten doa azken asteotan, eta bigarren partidan aukerak izan zituen markagailuari buelta emateko.

Beste alde batetik, FC Badalona Women (lehen Levante Badalona) liga hasiera ona eginda dator Ipuruara, aurredenboraldian hiru partidatan hiru garaipen lortuta eta ligako lehen jardunaldietan berdinketa bat eta garaipen bat lortuta (hurrenez hurren, Depor Abanca eta Granadaren aurka). Teorian, bai FC Badalona Womenentzat eta baita ere Eibarrentzat aurkari zuzenak izango direnak. 

Aurreko denboraldian, talde armaginak hurrengo aurkari honen aurka jokatu zituen bi partidetan garaipena lortu zuen, bietan ere gol bakarrarekin erabakita. Joaneko partidan, eta urtea itxi baino lehen, garaipenik gabeko 10 partiden bolada apurtzeko balio izan zuena. Itzuleran, Mireia Masegurrek baloi geldian sartu zuen garaipenaren gola. 

Taldeak sufritutako aldaketez gain, eta bi taldeen emaitza motzak ikusita, igandeko partida berdindua eta leihatua izatea espero da. Iñaki Goikoetxeak jokalariak berreskuratuko ditu, hala nola, Opa Clement iritsita eta jada taldearekin entrenatzen dagoela. 

Eibarrek taldearen babesa beharko du jardunaldi honetan, denboraldiko lehen puntuak lortzeko.