Skip to main content
Kluba

Astorga, CD Vitoriaren azken arerioa Bigarren B Mailarako bidean

Joaneko partidua igande honetan jokatuko da Ipuruan (18:30etan) eta itzulera Astorgan

There are no reactions yet. Be the first!

Atletico Astorga FC izango da CD Vitoriak Bigarren B Mailara igotzeko gainditu beharko duen azken arerioa.

Igandean hasiko da kanporaketa erabakigarria, Ipuruan 18:30etan, eta itzulera hurrengo asteburuan izango da Astorgan.

Arkaitz Lakanbraren taldea CD Azuaga penaltietan eta CA Cirbonero 5-0 markagailu globalarekin gainditu ostean iritsi da azken fasera.

Astroga bigarren izan zen Hirugarren mailako 8 Taldean eta Algeciras (penaltietan) eta Tropezon (5-1) gainditu ditu play-offean.

Astorgako taldeak gol asko sartu ditu denboraldian zehar (89) eta Roberto Puente aurrelaria (32 gol) izan da goleatzaile nagusia.