Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Astelehenean Real Zaragozaren aurka jokatuko den partidarako sarrerak 20 eurotan salgai bihartik aurrera

Sarrerak Orsaixanen bakarrik erosi ahal izango dira bihartik aurrera (15:30) ostiralera arte (13:30)

Bihar arratsaldetik aurrera salgai egongo dira Ipuruako Orsaixan gunean Real Zaragozak astelehenean (La Romareda, 21:00) jokatuko den Real Zaragoza - Eibar partidarako bidalitako 100 sarrerak, Ligako zortzigarren jardunaldiari dagozkionak.


Sarrerak 20 €-koak izango dira eta Orsaixanen bakarrik erosi ahal izango dira bihartik aurrera (15:30) ostiralera arte (13:30). Erosteko unean zale bakoitzaren datu pertsonalak eta harremanetarako datuak eman beharko dira.