
Astelehenean jarriko dira salgai Real Madriden aurkako partidurako sarrerak
SD Eibarrek bere abonatuei kargatu die jada partidu honetarako eserlekuaren kostua
Klubaren Egun Erdi bezala izendatutako Real Madriden aurkako partidurako (martxoaren 4ean, larunbata, 16:15etan) sarrerak astelehenean jarriko dira salgai 10:00etan Ipuruako bulegoetan zein Klubaren webgunean.
Eserlekuek 90 euro (Iparraldeko eta Hegoaldeko Tribunak) eta 65 euroko (Ekialdeko eta Mendebaldeko Tribunak) prezioa izango dute. Ipuruako salmenta ordutegia astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izango da, eta webgunean edozein momentutan eskuratu ahal izango dira sarrerak asteleheneko 10:00etatik aurrera. Erosle bakoitzak 4 sarrera erosi ahal izango ditu gehienez.
Klubak bere abonatuei kargatu die partidu honi dagokion kostua eta euren kontuak begiratzea gomendatzen die kargua egin den edo ez jakiteko.
Partidu guztietara joan edo euren eserlekua libre uzten duten abonatuek Klubak hartutako neurria aprobetxatu dezakete eta Klubaren Egun Erdiko (FC Barcelona eta Real Madrid) karguen kopurua itzuliko zaie.
Itzulketa 2016/17 denboraldia amaitzerakoan egingo da, maiatzean, banku-transferentzia bitartez.
Ekimen honek bilatzen duena, abonatuen fideltasuna saritzeaz gain, Ipuruako partiduetan ahalik eta publiko gehiena egotea da. Horregatik, Klubak partidura JOATEKO edo eserlekua libre UZTEKO garrantzia azpimarratzen du, kasu bietan esfortzua sarituko delako.
ESERLEKUA LIBRE UTZI: https://www.sdeibar.com/entradas/libera-tu-asiento
SD Eibarrek, bestalde, gogorarazi nahi du beste kategoria bateko txartelak daramatzaten abonatuak ezin izango direla zelaian sartu.