
Astelehenean Ekialdeko Tribuna berriaren zati bat irekiko da
Horrela Ipuruan behin behingoz 6.200 ikusle sartuko dira
Hurrengo astelehenean, urriak 17, Ekialdeko Tribuna berriaren zati bat irekiko da SD Eibar-CA Osasuna partidurako.
Harmailaren berritze lanak bukatzean, estadioak 7.000 lagun inguru onartzeko gaitasuna izango du. Baina astelehenean, behin behingoz, 6.200 zale sartuko dira.
Tribunara sartzeko bi ate erabili ahalko dira: 3. atea eta 2B ate berria (tribuna berriaren erdian dagoena).
Beste alde batetik, kanpoko zaleentzako lekua prestatu denez, Mendebaldeko Tribunako abonatuak derrigorrean 1. atetik sartu beharko dira.
Harmaila berriak lurpeko aparkaleku bat izango du, solairu batekoa eta 56 ibilgailurako edukierarekin.
Gainera, proiektuaren barne, Interpretazio Zentro bat, Klubaren Museoa, denda ofiziala eta zerbitzu area berriak eraikiko dira.