Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Asteazkenean Ipuruan egingo den entrenamendua ateak zabalik izango da zaleentzat

Ondoren, lehen taldeetako jokalarien sinaduren saio bat egingo da Orsaixanen

Eibarreko zaleek gizonezkoen lehen taldearen entrenamendua ikusteko aukera izango dute asteazken honetan, hilak 27, Ipuruan.

Entrenamenduaren ondoren, gizonezkoen eta emakumezkoen lehen taldeetako jokalariek, Jose Corpasek, Juan Berrocalek, Andrea Alvarezek eta Elba Vergesek, sinadura saio batean parte hartuko dute Orsaixanen.

Asteazkeneko entrenamendu ikusi nahi duten zaleak Ipuruako 4. atetik sartu beharko dute harmailetara, eta 10:45etik aurrera zabalik egongo da. Entrenamendua 11:00etan hasiko da.

Autografoak sinatzeko saioa 13:15ean hasiko da, gutxi gorabehera.

Dendako ordutegia eta bazkideentzako arreta 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:00etara izango da.