Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Asteazken honetan jarriko dira salgai Athletic Clubaren aurkako derbirako sarrerak

10:00etatik aurrera bulegotan edo webgunean erosi daitezke

Bihar, abuztuaren 23an, jarriko dira salgai SD Eibarrek eta Athleticen Clubek igandean jokatuko duten derbirako sarrerak.

Sarrera merkeenak 30€ko prezioa izango dute, eta garestienak 50€tan salduko dira, eta bulegoetan edo webgunean bertan erosi ahal izango dira, goizeko 10:00tatik aurrera: https://www.sdeibar.com/eu/sarrerak

 

Prezioak:

50€ Harmailak

30€ Fondoak

45€ Kurba

 

Horrez gain, abonatuei jakinarazten zaie oraindik ere epe barruan daudela beraien jesarlekuak libre uzteko. Horrek deskontu eran onurak ekarriko dizkie, eta era berean beste zaletu batzuei sarrerak erosteko aukera emango die.