Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Aste honetako gizonezkoen entrenamenduak berrantolatu dira

Lan saioak banaka izango dira eta ez da saio bikoitzik egongo

Gizonenzkoen lehen taldeak aste honetako entrenamenduak berrantolatu ditu, aurredenboraldiko lehen saioak banaka egin behar dituelako. Banakako lehen lan saioa bihar, osteguna, izango da Atxabalpen, 16:30etik aurrera.

Asteko gainontzeko egunetan (ostiral eta larunbatean), entrenamenduak Atxabalpen izango dira, goizeko ordutegian eta banaka.

Behin betiko baieztapena falta den arren, datorren astelehenetik aurrera entrenamenduak taldean hasi ahal izango dituzte. Hauek konfinamenduaren ostean egin bezala LaLigak ezarritako protokoloa jarraituko dituzte eta hala, saio guztiak ateak itxita izango dira.