Skip to main content
EU
Kluba

Asier Santana Eibarko Kirol Zuzendaritzako kide berria

Entrenatzaile bezala esperientzia handia du, eta europako liga nagusietako ikuskatzailea izango da

Asier Santana Fran Garagarzak zuzentzen duen SD Eibarreko Kirol Zuzendaritza arloko kide berria da, eta europako liga nagusietako ikuskatzaile lanak egingo ditu departamentuan. Idiazabalen jaioa, 39 urte ditu Santanak, eta entrenatzaile bezala esperientzia handia du. Izan ere, Real Union eta Real Sociedad taldeetan jardun da, azken honetan maila ezberdinetan, lehen taldea zuzentzera iritsiz. David Moyes eta Eusebio Sacristain Realeko entrenatzaile nagusien aldamenean ere egon da hainbat urtez, bigarren entrenatzaile lanak eginez.