Skip to main content
EU
Kluba

Asier Benitok Asteras Trípolis talde greziarrean jokatuko du

Miguel Marík eta Ekhi Bravok ere ez dute klubean jarraituko

Asier Benitok, Miguel Marik eta Ekhi Bravok ez dute SD Eibarren jarraituko. Asier Benito Greziako Asteras Tripolisera doa salduta, eta Mari eta Bravo baja dira.

Asier Benito, 26 urteko Amurrioko aurrelaria, 2019ko udan iritsi zen Eibarrera Bilbao Athleticetik. Aurredenboraldia talde armaginarekin egin ondoren, Ponferradinari utzita joan zen, 32 partida jokatuz eta gol bi eginez. Azken denboraldia Numantzian egin du utzita, 24 partida jokatuz eta 9 gol eginez.

Miguel Marí 23 urteko erdilaria 2018ko udan iritsi zen Eibarrera, eta azken denboraldia Orihuelan egin du utzita. Lehen taldearekin sei partida jokatu ditu, Ligako hiru eta Kopako hiru.
Ekhi Bravo, 23 urteko ezker hegaleko donostiarra, 2018an iritsi zen Tolosatik Eibarrera, eta bere lehen denboraldian Eibar Urkon jokatu zuen. Ondoren filialera igo zen, aurredenboraldia lehen taldearekin eginez, eta Kopako hiru partida jokatuz. Azken denboraldian Real Unionen egon da utzita.

SD Eibarrek eskerrak eman nahi dizkie Benitori, Mariri eta Bravori euren profesionaltasunagatik, eta etorkizunerako zorterik handiena opa die.