Skip to main content

Arola Aparicio: “Neurketa zaila izando da baina hiru puntuak Unben geratzea da gure asmoa”

“Talde bezala jokatzen dugu beti eta horregatik ari gara emaitza onak lortzen" esan du jokalari armaginak

There are no reactions yet. Be the first!

Arola Apariciok prentsaurrekoa eskaini du igandean Sevilla CF-ren aurka Ligako hemeretzigarren jardunaldia jokatu aurretik. Neurketa igandean jokatuko da 12:00tan Unben.

Jokalari armagina igandean jokatu beharreko partidaren inguruan mintzatu da. “Neurketa zaila izando da baina hiru puntuak Unben geratzea da gure asmoa”, esan du.  Arola aurkariaren inguruan ere aritu da. “Oso ondo konpetitzen duen taldea da, baloia edukitzea gustatzen zaie eta oso azkarrak dira”, adierazi du. Hala ere, gu oso pozik gaude taldea ematen ari den irudiarekin eta “hiru puntuak etxean geratzea da gure helburua”, aitortu du.

Taldeak Atletiko de Madrilen aurka jokatutako partida ere aztertu du. “Hiru puntuak eskuratzen saiatu ginen eta ez genuen lortu. Hala ere, azken minutura arte lehiatu genuen eta oso pozik gaude”, esan du.

Jokalari armaginak taldea ematen ari den mailari buruz, “emaitza onak atera ditugu klasifikazioan goiko aldean dauden taldeen aurka”. Arolaren iritziz, “talde bezala jokatzen dugu beti eta horregatik ari gara emaitza onak lortzen”. “Argi dugu zertara jokatzen dugun eta zein den gure identitatea”. Hurrengo neurketei begira ere, “lanean jarraitu behar dugu emaitza onak lortzen jarraitzeko eta zelaian dena emateko”, adierazi du.

 Arolaren lehen urtea da Primera Iberdrola Ligan, eta baita taldearena ere. Honen inguruan galdetuta, “oso pozik nago bai pertsonalki baita taldearekin ere”. “Nahiz eta hobetzeko aukera handia dugun, gauzak oso ondo egiten ari dira”, aitortu du.