Skip to main content
Lehen Emakumezkoen Taldea

Armaginek Rayo Vallecanoren aurka jokatuko dute igandean Unben

Eibarreko abonatuek doan ikusi ahal izango dute eta publiko orokorrak 10 eurotan (helduak) eta 5 eurotan (12 urtetik beherakoak)

There are no reactions yet. Be the first!

Eibarreko abonatuek doan ikusi ahal izango dute emakumezkoen lehen taldearen ligako hirugarren partida. Yerai Martinek zuzentzen duen taldeak Rayo Vallecano izango du aurkari igandean, 11:30etan, Unben.

Abonatu armaginek emakumezkoen taldeen partidez ere gozatu ahal izango dute, eta horretarako ezinbestekoa izango da estadiora sartzeko abonatu-txartela erakustea.

Halaber, publiko orokorrak 10 eurotan (helduak) eta 5 eurotan (12 urtetik beherakoak) erosi ahal izango ditu sarrerak Unben. Estadiorako sarrera, bai abonatuentzat bai publiko orokorrarentzat, Unbeko goiko atetik egingo da.