Skip to main content

Armaginek garaipenarekin agurtu dute denboraldia

Garaipena Primera Iberdrolako azken jardunaldian

There are no reactions yet. Be the first!

Agur gazi-gozoa armaginena Eibarko zaleen aurrean. Jordi Ferronek zuzentzen duen taldeak 5-1 gainditu du Valentzia Primera Iberdrola Ligako azken jardunaldian. Garaipen horrek puntu gozoa jartzen dio denboraldi mingotsari, emakumezkoek maila galdu baitute.

Gantxegik penaltiz, Arolak, Kundananjik, Elbak eta Carmenek sartutako golek distira handiagoa eman diote goiz eguzkitsuari Unben, jokalariek eta teknikariek zaleen aurrean agur esan ahal izan duten goizean.

Horrela, emakumezkoen Eibarrek agur esango dio denboraldiari, taldea oporretan dagoela. Hurrengo entrenamendua 22/23 denboraldiaren hasiera izango da eta maila gorenera itzultzea izango du helburu.