Skip to main content
Lehen Taldea

Armagin entrenatzailea baikorra da eta bere ustez “partidu on bat egin dezakegu”

Gaizka Garitnakok baieztatu du “taldea lehiakorra da” ta “ditugunekin aurre egingo dugu partiduari”

There are no reactions yet. Be the first!

 

Gaizka Garitnakok baieztatu du “taldea lehiakorra da” ta “ditugunekin aurre egingo dugu partiduari”.

Bihar Ipuruan (19:00etan) Vila-real Bren aurka jokatuko duen partiduaren atariko prentsaurrekoan, armaginen entrenatzaileak “baikor” dagoela ta “partidu on bat egin dezakegula” adierazi du.

 

BAJAK

“Denboraldi batean denetarik pasatzen da. Hain luzea da ta hainbeste partidu daude… Azkenengo asteetan justu gaude baina ezin dugu aitzakirik jarri. Aurrera egin behar dugu. Taldea lehiakorra da, ditugunekin aurre egingo dugu partiduari”.

“Argi daukagu zer egin behar dugun, ditugun jokalari gutxiekin taldea ondo antolatu, lehiakorra izan daitela, orden aldetik ondo egon daitela. 14 edo 15 jokalari izango ditugu lehenengo taldekoa eta hoiekin partidu on bat egin dezakegu, baikorra naiz”.

JOKATZEKO ERA

“Azkenengo hiru partiduetan jokatzeko era desberdin pixka bat izan behar da logikoki, gure lateralak asko ibiltzen diralako erasoan, kriston garrantzia daukate gure erasoko jokoan eta azkenengo patiduetan ez daukagu lateralik ta beste modu batera jokatu behar dugu ta jarraitu irabazten”.

LEHIAKORTASUNA

“Nahi duguna da partidua aurrera atera. Azkenengoa galdu egin gendun Ipuruan, arantza hori daukagu eta berreskuratu nahi dugu garaipenaren bidea. Dituen arazoekin, taldea ondo dago. Arazo dituzunean aurrera begiratu behar da ta saiatu konpontzen”.

“Badakite jokalari batzuk moldatu behar direla postu batzuetara ta aurrekoan hamarrekin atera gendun, lateralik gabe. Taldeak hori badauka, lehiakortasun hori garai txarretan. Erantzukizun hori badaukagu”.

VILLARREAL B

“Kriston kalitatea daukate eta antolakuntzan ere oso ondo dabiltza.  Ikusten duzunean filial bat normalean badakigu jokalari ona izaten dituztela baina hauek batez ere erasoko jokoan mekanismoak hartuta dituzte. Oso talde ona da. Gehiago arduratzen nauena da gure taldea ondo antolatzea ditugun arazoekin eta gero logikoki heuren atzetik ere ibili beharko garela. Normalean Ipuruan besteak ibiltzen dira gure atzetik guk eramaten dugulako partiduaren pisu guztia, baina oraingoan ez, eramango dugu guk, baina heurak ere bai beste momentu askotan”.

LASURE

“Ezagutzen dugu jokalari hori, denbora asko darama jokatu gabe eta ikusiko dugu nola dagoen. Bi aste egongo da gurekin eta erabakiko dugu bi aste hoiek pasatuta geratzaen dan edo ez. Nahi dugu ikusi baita ere zer moduz dagoen eta lagundun dezakeen edo ez”.