Arene Altonagak zortzigarren denboraldi baterako berritu du Eibarrekin
Kapitainak 2026ko ekainera arte luzatu du talde armaginarekin konpromisoa
SD Eibarren kapitainak, Arene Altonagak, zortzigarren denboraldi baterako sinatu du Eibarrekin, denboraldi gehien egin dituen emakumezkoen taldeko jokalarien artean dagoena jada. Gaur egungo taldean denboraldi gehien egin dituen jokalaria da, hain zuzen.
Altonaga Zaragoza CFFtik iritsi zen Eibarrera 2018an, 25 urte zituela. 2021ko lehenengo mailara igoeraren parte izan zen, eta nahiz eta hurrengo urtean taldea berriro bigarren mailara jaitsi zen, 2022ko hurrengo igoeran jokalari garrantzitsua izan zen. Azken urteotan kapitainaren lekukoa eraman du Eibarren.
Eibarren eman dituen urte guzti hauetan, 150 partida ofizialetatik gertu dago. Aurten, jokatu diren 28 partidetatik 25etan parte hartu du, gehienetan titular izanda, eta 1.700 minutu baina gehiago eman ditu zelaian. Kapitainak 10.000 minutu baina gehiago daramatza txapelketa ofizialetan kamiseta armaginarekin.
Bere lidergoari, lanari eta konpromisoari esker, funtsezko bilakatu da bere taldearen aldagelan, eta titular ukaezina bilakatu da azken urteotan Eibar zuzendu duten entrenatzaileentzat.