Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Arene Altonaga: “Partida zaila izango da, baina etxean jokatzen dugu, zaleak gurekin izango ditugu, eta sorpresa bat emateko gogoa dugu”.

"Bide honetatik jarraitzen badugu, emaitzak iritsiko dira", adierazi du jokalari armaginak

Arene Altonaga jokalari armaginak adierazi duenez, “taldea ondo dago, konfiantzarekin eta gogotsu”. Armaginek Atletico de Madrilen aurka jokatuko dute ligako hamaikagarren jardunaldia Unben, igandean 12:00tan.

Klubeko hebabide ofizialei egindako adierazpenetan, Arene Altonagak, “partida zaila izango da, baina etxean jokatzen dugu, zaleak gurekin izango ditugu, eta sorpresa bat emateko gogoa dugu”.

ANIMOAK ALDAGELAN DERBIAREN OSTEAN

“Taldea ondo dago”. “Egia da partida horren ostean triste geratu ginela, eta porrota gogorra izan zela”. “Lehen zati izugarria jokatu genuen eta asko disfrutatu genuen, baina emaitzak min asko eman zigun”.

Hala ere, “talde ondo dago, konfiantzarekin eta gogotsu”. “Badakigu bide honetatik jarraitzen badugu, emaitzak iritsiko direla eta orain hurrengo neurketan pentsatu behar dugu”.  

DERBIAREN INGURUKO IRAKURKETA

“Horrelako partida asko izango ditugu”. “Aurten baloia edukitzen dugu, partidaren pisua eramaten dugu eta talde asko egongo dira gure zain, beraz, ikasi behar dugu zer egin behar dugun baloia galtzen dugunean, aurkariek kontrak ez egiteko”.

ATLETICO DE MADRILEN AURKAKO PARTIDA

“Partida zaila izango da baina etxean jokatzen dugu, zaleak gurekin izango ditugu eta sorpresa bat emateko gogoa dugu”. “Atletico de Madril bezalako talde bati irabaztea ez da egunero gertatzen den gauza bat”.

“Orain arte egin duguna egin behar dugu”. “Orain arte egin dugun bezala, lan egin beharko dugu eta konfiantza izan behar dugu, horrela jarraituz, emaitzak  iritsiko direla uste dut”.