Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Arene Altonaga armagina izango da 2022ra arte

Erdilariak bi urtez luzatu de kontratua

Arene Altonaga (Bilbo, 1993) armagina izango da 2022ra arte. Jokalari bizkaitarrak kontratua luzatzeko akordio batera iritsi da klubarekin eta beste bi urtez jarraituko du emakumezkoen taldean.

Arenek bere bigarren denboraldia egin du Eibarren 2018ko udaran Zaragoza CFF taldetik iritsi eta gero. Joan de urtean, lesio larria izan zuen erdilariak. Errekuperazio lanetan kementsu ibili ostean, otsailaren 2an berriz agertu zen Alavesen aurkako garaipenean. Geldialdia iritsi aurreko neurketan, estreinakoz jokatu zuen hamaikakoan Friolen aurka.

Erdilariak badaki zer den Iberdrola Ligan parte hartzea. Athleticekin debuta egin bazuen ere, bi denboraldi egin zituen Oiartzunekin eta beste bat Zaragoza CFFrekin. Bere eskarmentua ezinbestekoa izango da datorren denboraldian.