Skip to main content
EU
Fundazioa

Arduradun berriak Emakumezkoen Futbola eta y Futbol Eskolarako

Jon Elorriaga Emakumezkoen Taldeentzako Oinarrizko Futboleko Arduradunaren Ondokoa izango da eta Mikel Egaña, Futbol Eskolaren Koordinatzaile berria

Klub armaginak SD Eibar Fundazioaren bitartez burutzen ari den behe mailako taldeen hazkunde eta hobekuntza planaren barne, aldaketa batzuk egin ditu organigraman. Aurrerantzean, Jon Elorriaga Emakumezkoen Taldeentzako Oinarrizko Futboleko Arduradunaren Ondokoa izango da eta Mikel Egaña, Futbol Eskolaren Koordinatzailea.

Jon Elorriagaren izendapenarekin, SD Eibarrek hiru emakumezkoen taldeak sendotzen ditu, atal garrantzitsu honen espezifikotasuna eta Klubaren Emakumezkoen Futbolarekiko konpromisoa sustatzeko helburuz.

Futbol Eskolak ere, Koordinatzaile berria izango du, Mikel Egaña. Horrela, organigrama exekutiboak presentzia handiagoa edukiko du Eskolaren egunerokotasunean eta gurasoentzako komunikazio kanal iraunkorra sortzen da.

Futbol Eskolak urrian ekin dio 2016-2017 denboraldiari, 200 ume baino gehiagorekin eta lehenengo aldiz, Oinarrizko Futboleko metodologia-plangintzan integratuko da.
Fer Iturbek, Metodologia eta Barne-taldeen Koordinatzailea, zuzenduriko integrazio honen elementurik nabariena entrenatzailearen koadernoa da. Izan ere, koadernoaren sorrerari esker, SD Eibar Fundazioaren proiektu soziala eta kirol-proiektuaren arteko tartea erabat murrizten da.

Helburua oreka bat bilatzea da, geure jokalariek lan ludikoa eta ahalegin handiagoa eskatzen duen lanaren artean adostutako antzeko elementuak eta alderdi komunak antzeman ditzaten.

Ekimen honen bidez, Eibarreko eskolan hasten diren jokalariek Klubean ibilbide luzea izatea bilatzen da eta behe mailako taldeetan eduki eta berariazkotasun handiagoarekin garatuko dituzten alderdi metodologikoak ahalik eta lasterren lantzen hastea.
Gainera, koaderno hau geure eskolako entrenatzaileentzako ezinbesteko tresna izango da eta entrenamenduetarako ariketak prestatzeko kontsulta eta sormen gida bikaina.

Aurtengo denboraldian, Harrobiaren garrantzia berretsi egin da, bi talde berri sortuz: SD Eibar Urko (Regional Preferente) eta Alebin berri bat. Horrela, oinarrizko futbola hamaika talderekin geratzen da, Emakumezkoen Lehen Taldeaz aparte, Bigarren Mailan jokatzen jarraitzen duena.

Harrobiaren organigrama osoa hurrengo estekan kontsulta daiteke www.sdeibar.com/fundazioa/futbol-base/organigrama-futbol-base