Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Arbilla: “Ederrena geratzen da eta talde hau gose da amets egiteko”

Eibarreko kapitainak nabarmendu du “denboraldiko lehen postuan dagoena bere merituengatik” dela


Anaitz Arbillak esan du “denboraldiko gauzarik politena” geratzen dela eta “talde hau amets egiteko gosez dagoela”.
Gaur Atxabalpen egindako entrenamenduaren ostean emandako prentsaurrekoan, armaginen kapitainak azpimarratu du “denboraldiko lehen postuan dagoena” bere merituengatik delako.

 

SENTSAZIOAK           

“Oraindik asko falta da. Momentu onean gaude eta jarraitu behar da. Sentsazioak onak dira eta mantendu behar dugu egoera hau luzatzeko eta espero dugu hemendik aurrera puntu asko ateratzea. Gutxi falta da eta espero dugu momentu on hau aprobetxatzea”.

“Mirandes etxean talde gogorra da eta etxetik kanpo ere ikusi dugu. Denboraldi honetan gurekin enpate bat lortu zuten, lehengo urtean ere bai, arazotan jarri gintuzten. Partidu oso gogorra espero dugu, badakigu talde gazte bat dela, teknikoki oso onak dira eta espero dugu partidu zail bat, baina guk badakugu momentu on batean gaudela eta espero dugu puntuak ateratzea”.

ETXETIK KANPO

“Normalean kosta egiten da etxetik kanpo puntuak ateratzea, baina ikusi da taldea pixkanaka pixkanaka hartu duela erritmoa, etxetik kanpo partida serioak egin ditugu eta gainera puntuak ateratzen. Gariaipen asko ditugu eta espero dugu hola jarraitzea. Partidu zail bat izango dugu astelehenean ete espero dugu irabaztea eta egoera honeri jarraia ematea”.

“Ikusten dugu astebururo oso partidu zaila daudela , denek badute asko jokoan eta badakigu hemendik aurrera partiduak zaila izango direla eta apirilan partidu ugari egongo direla gure artean. Gogor eta indartsu iritsi behar da”.

MOMENTU ONA

“Urtea oso ondo bukatu genuen, hasi ere bai, gero bi partida galdu eta enpate bat hartu genituen, ematen zuen taldeak sentsazio txarrak zituela, baina ikusi genuen entrenatzen taldea sendo zegoela, ongi geundela eta talde hau egunean zehar ikusten da oso indartsua dela. Denak batera gaude eta badakigu zer daukagun jokoan eta azkenengo lau partida hauetan lau garaipen izan ditugu eta jarraitu behar da”.

“Momentu hontan, golik ez jasotzea oso positiboa da guretzako. Badakigu porteria hutsean uzten badugu aukera gehiago ditugula irabazteko. Baja asko izan ditugu defentsan, baina denboraldi luze batean hau gertatu daiteke. Taldea sendo dago, denok elkarrekin eta denen artean egoera honeri buelta eman”.

“Pozik nago, gustora. Talde honetan gustora sentitzen naiz, fisikoki ere ongi aurkitzen naiz momentuz eta espero dut hau luzatzea taldeari laguntzeko".