Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Arbilla: “Jende asko egoera larrian dagoen bitartean, berekoia da gelditzen diren neurketetan pentsatzea”

Eibarreko atzelariak nabarmendu du “garrantzitsuena egoera hau lehenbailehen bukatzea da

Konfinamendu asteko bigarren astea bete dugun honetan, Eibarreko jokalariek etxetik jarraitzen dute beren ariketak egiten. Arbillaren esanetan, “jende asko egoera larrian dagoen bitartean, berekoia da gelditzen diren neurketetan pentsatzea”.

Atzelariak narbamendu du “garrantzitsuena egoera hau lehenbailehen bukatzea da eta denak ongi izatea, ez egotea arazorik gure inguruan”.

Jokalari armaginak orain arte jokatutako Ligaren balorazioa egin du. “Nik uste orain arte ez dugula oso maila txarra eman. Azkeneko denboraldietako zenbakiak begiratzen baditugu egia da okerragoak direla. Baina oraindik jaitsieratik kanpo gaude eta hori da ardura gehien duena”. Edonola ere, Arbillak argi du “Ipuruan izan behar garela indartsuak. Gure etxetik pasa behar da puntuak ateratzeko erabakia”.

Liga berriz hasiko balitz galdetuta, “Orain zaila da esatea. Etxean gaudela, geldirik. Aurredenboraldi txiki bat beharko genuke. Hala ere, egoera honetan berekoia da gelditzen dira neurketetan pentsatzea”.

Horrez gain, atzelariak adierazi du “nik uste dut ez gaudela prest jokatzeko 48 edo 72 orduko epean. Zailtasun asko egongo litzateke bi eguneko tartearekin jokatzea. Zaila izango da talde guztiek horrela jokatzea”.