Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Arbilla: Ez dugu erritmoa jaitsi, izugarrizko bigarren itzulia egiten ari gara

Defentsa armaginak dio Eibar “bizitza eta erritmoarekin” arituko da Espanyoli gailentzeko

Anaitz Arbilla SD Eibarreko defentsak bere taldeak azken neurketetan erritmoa jaitsi duela ukatu eta “izugarrizko bigarren itzulia egiten ari gara”, adierazi du.

Jokalari nafarra azken urteotan bere taldea izan denaren aurka arituko da. Real Madriden aurka etxean galtzea normala dela adierazi du eta Osasunaren aurka, bana berdindu zutena, “hil ala biziko neurketa zuen talde baten aurka aritu ginen”, azpimarratu du.

 “Izugarrizko bigarren itzulia egiten ari gara, momentu onean gaude eta dinamika positibo hauek aprobetxatzea nahi dugu. Berebiziko partidua izango da eta hiru puntuak oso garrantzitsuak izango dira. Partidu gutxi geratzen dira eta denok dauzkagu ilusioak. Hil ala biziko hamaika partidu geratzen dira eta Europarekin amets egiteko puntu gutxira gaude, baina zaila izango da talde askok helburu bera dutelako. Etxean indartsuak garela dakigu eta horrela jarraitu nahi dugu”.

Bere iritziz, larunbateko partidua “zaila” izango da. “Espanyolek behetik gora egin du eta momentu gozoan dago. Dinamika onean daude, zertara jokatzen duten badakite”.

Arbillak “atzean itxaron eta kontraerasoan irtetea” nahi izango duen Espanyol itxaroten du. “Zaila izango da, baina partiduari gure bizitasun eta erritmoa ematen saiatuko gara, normalean etxean egiten dugun futbola egitea eta gure presentzia igartzea”.

Anaitza Arbillak onartu du beretzat partidu “berezia” izango dela, “oso politak izan ziren bi urte para nituen eta lagunak utzi nituen han”.