Skip to main content
Kluba

#AratosteArmaginean parte hartu eta Anoetako derbirako VIP sarrerak edo kamiseta bat irabazi

Larunbat honetan, aratosteak direla eta, Ipurua jai-giroan murgilduko da eta erakundearen sare sozialek #AratosteArmaginak lehiaketa jarriko dute martxan.

There are no reactions yet. Be the first!

SD Eibar-Malaga CF partidurako aratosteekin zerikusia duten bi lehiaketa jarri ditu martxan Klubak.

Batetik, Ipuruara koko-jantzita doan edonork #AratosteArmaginak lehiaketan parte hartu ahal izango du. Atsedenaldian kamarak koko-jantzi onenak bilatuko ditu eta bideo-markagailuan ikusi ahal izango dira. Irabazlearen aukeraketa zaleen txalo-neurgailuaren bitartez egingo da, beraz, txalo gehien lortzen dituenak bere gustukoen jokalariak sinatutako kamiseta bat eta Anoetako palkoan Real Sociedad-SD Eibar derbia ikusteko sarrera bikoitza (Euskaltelen opariz) lortuko ditu.

Horrez gain, lehiaketa Klubaren sare sozialetan ere biziko da. Bebe eta Yoelek koko-jantzitako argazkiak igotzeko animatu nahi dute jendea #AratosteArmagina lelopean. Jokalari biek aukeratuko dituzte koko-jantzi onenak eta euren kamisetak oparituko dizkie mozorro originalei.