Skip to main content
EU
Kluba

Aranzabal: "Hau guk, gure kabuz atera behar dugu"

Komunikabideez beteriko prentsa areto batean, Klubeko Presidenteak, Alex Arazabalek, eta José Miguel Fiallegas, abokatuak, Kapital Zabalkuntzari buruzko azken xehetasunak eskeini dituzte.

Azkenengo asteetan jaso den laguntza eskertu ondoren, Presidenteak, hurrengo Ezohiko Batzarraren eguna jakinarazi du, bigarren deialdian. Eguna, datorren apirilaren 7an, 19:30etan, oraingo honetan, Armeria Eskolan. 

BORMEn eginiko azken publikazioaz aritu ondoren, CSDrekin eginiko azken bileretan ateratako ondorioak azaldu ditu. Bilera hauek, pasadan Azarotik suertatu dira eta ondorengo ondorioekin: alde batetik, legea betetzeko derrigortasuna, beste aldetik, maila mantentzeko egin beharko den Kapital Zabalduntzaren derrigortasuna eta beharra.

Hala ere, Klubak, gaur, printzipioengatik eta koherentziaz, errekurtso bat jarri du CSDari. Baina ez ditu hauxe ondo irtengo den esperantza handiegirik.

Fiallegasen hitzetan "errekurtsoak, egoera ekonomikoa, kapital sozialk azaltzen duena baino askoz hobeagoa dela adierazi nahi du" eta zentzu honetan "klubaren patrimonio netoaren zifra haintzat hartu dadin edota fondo propioena".

Honekin bat, Presidenteak, beste klubeekiko diskriminazio egoera nabarmendu du "Igo diren lau taldeetatik, bakarrak izango gara Kapital Zabalkuntza egitera behartuak egongo direnak" eta zera gehitu du, Eibarrek hoietatik bakarra dela patrimonio neto positiboarekin.

Kapitala harpidatzeko derrigortasun egoeraren aurrean "klubaren kaudimen egoera guztiz erosoa da".

Hala ere, Aranzabalek zabalkuntza simplea izango dela aurreratu du, bazkideak 6 akzioa erosi ahal izango ditu akzio bakoitzetik. Gainera "akzioak 60,10€ ordez, 50€tan harpidetu daitezke, gainerakoa (10,10 €) klubaren erreserbetatik irtengo da".

Klubak ahal duen guztia egiten ari da soluzioa bilatzeko egoera honi, hala eta guztiz ere, ez dira elikatu nahi itxaropen faltsuak. "Hau guk, kure kabuz atera behar dugu".

Zabalkuntza bi fasekoa izango da, lehendabizikoak apirilaren 9an hasitakoa, non bakarrik akziodunak akzioak erosteko ahalmena izango dute, bigarrenean, berriz, maiatzaren 9an hasitakoa, bai sozioak baita Eibarren interesaturik dagoen beste edonorrek ere akzioak harpidetu ditzake.

"Muga bat ezartzea pentsatzen ari gara, Klubaren jabetasuna mugatzeko". Apirilean egingo den Ezohiko Batzar Orokorrean, Kapital Zabalkuntzari buruzko xehetasun guztiak jakinaraziko dira.

"5 hilabeteko iraupena duen maratoi bat da" Marketing plan garatzen ari gara eta bertan zaletu eibartarrak eta euskaldunak murgildu nahi ditugu, baita enpresak, elkarteak eta klubarekin erlazioa izan duen jendea ere, elastiko urdingrana jantzi duten jokariak adibidez.