Skip to main content
Lehen Taldea

Raúl Navasek Athletic-en aurkako partiduan jasotako txartel horia baliogabetu dute

Espainiako Futbol Federakuntzaren Txapelketa Batzordeak "efektu diziplinariorik gabe" uztea erabaki du pasa den igandeko Eibar-Athletic partiduan Raúl Navasi erakutsitako txartel horia.

There are no reactions yet. Be the first!

Sociedad Deportiva Eibarrek helegitea aurkeztu zuen aipaturiko txartela baliogabe uzteko, taldearen ustetan hura sortu zuen gertaerak ez baitzuen mota horretako zigorrik merezi.

 

Txapelketa Batzordeak atzo izan zuen bileran, Klubaren errekurtsoa aztertu eta zigorra baliorik gabe uztea erabaki zuen. Modu honetan, Raúl Navasek txartel bakarrarekin jarraituko du txartel horien bigarren zikloan.