Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Antonio Luna: Ipuruan ohiko mailan bagabiltza, irabazteko aukera asko dauzkagu

SD Eibarren defentsak Alavesen aurkako partidua “polita” eta “berezia” izango dela baieztatu du

Antonio Luna SD Eibarreko defentsak “taldea etxean azken aldian ematen ari den mailan badago, igandean Deportivo Alavesen aurka irabazteko aukera asko dauzkagu”, adierazi du.

“Partidu polita da. Taldekideen artean komentatu dugu Alavesen aurka beti dagoela lehia berezi bat, eta igandean garaipenarekin berriz aurkitu nahi dugu. Edozein zelaitan ondo lehiatzen den taldea da. Azken irteeran Villarreal bezalako talde baten etxean gailendu zen. Adi egon behar gara hiru puntuak lortu nahi baditugu”.

Lunarentzat berebizikoa da Ipuruan maila ona mantentzea. “Etxean ia puntu guztiak lortu ditugu eta oso indartsu izaten jarraitu behar dugu. Mantentzeko helburua lortzeko aukera garrantzitsua da”.

“Entrenatzailea ez da etsaian hainbeste fijatzen, gugan baizik. Gure jokoa egin behar dugu, goian presionatuz, biziak izanez, eurak itoz. Sasoi onean bagaude, hiru puntuak atera ditzakegu”.

Alde pertsonalean, “lesioengatik nahiko konplikatu zitzaidan joan den denboraldiaren ostean, eskatzen zaidan errendimendua emateko behar den erregulartasuna aurkitu dut. Talde mailan pozik nago eta maila pertsonalean ere oso pozik taldeari lagundu ahal izateko, zeren iaz ezin izan nuen”.

Mendilibarren eskeman finko mantentzen den arren, “titularrek ezin dugu lorik hartu entrenatzaileak gurekin kontatzen jarraitzea nahi badugu, beste taldekideak maila handia ematen ari direlako”, adierazi du.

“Denboraldi oso ona dihardu izaten, bikaina, eta momentu honetan exijitu ahal zaigun mailan gaude. Bai eurek zein guk beste partidu bat gehiago bezala egingo diogu aurre igandeko neurketari, baina egia da zertxobait bereziagoa dela. Etxean azken aldian ematen ari garen maila ematen jarraitzen badugu, partidua lortzeko aukera asko izango ditugu”.