Skip to main content
EU

Annelie Leitner, emakumezkoen taldearen bigarren fitxaketa

Annelie Leitner (Austria, 1996), Yerai Martinek zuzentzen duen taldearen bigarren fitxaketa da.

Austriarrak eskuin hegalean jokatzen du, baina esker hegalean ere joka dezake.

Aurreko denboraldian DUX Logroñon (Lehen Federazioa) jokatu zuen eta ligako 30 partidak jokatu zituen, 2662 minutu jokatuta, gol bat eta 4 asistentzia emanaz. 

Hurrengo bi denboraldietarako sinatu du.

Ongi etorri Annelie!