Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Ane Pérez, Noko Matlou eta Sara Navarro armaginak izaten jarraituko dute

Ane Pérezek 2024ra arte luzatu du kontratua, eta Noko Matlouk eta Sara Navarrok 2022ra arte

Ane Perezek eta Eibarrek jokalariaren kontratua beste hiru urtez luzatzeko akordioa sinatu dute. Errenteriako jokalariak klubean jarraituko du 2024ra arte.

Ane Perezek 25 neurketa jokatu ditu denboraldi honetan Primera Iberdrola Ligan.

Bestalde, Noko Matlouk eta Eibarrek jokalariaren kontratua beste urte betez luzatzeko akordioa sinatu dute. Jokalari sudafrikarra urrian iritsi zen Eibar taldera eta 2022ra arte klubean jarraituko du eta Iberdrola Ligan jokatuko du.

Noko Matlouk 18 partida jokatu ditu armagin bezala denboraldi honetan.

Gainera, Sara Navarro aurrelari armaginak eta Eibarrek  jokalariaren kontratua beste urte betez luzatzeko akordioa sinatu dute.