Skip to main content
Lehen Emakumezkoen Taldea

Ane Etxezarreta: "Talde guztiarentzat da partida berezia eta gogo eta ilusioz iristen gara"

Beasaingo atzelariak "astero hazten" ikusten du taldea, eta derbira "ilusioz" iristen da Teneriferi irabazi eta gero

There are no reactions yet. Be the first!

Ane Etxezarreta, futbolari beteranoa eta Realan 10 urte egon eta gero Eibarreko jokalari dena, prentsaurrekoan atera da guarkoan gipuzkoar derbiaren aurretik bere sentsazioen eta taldeko lanaren inguruan hitz egiteko: "Aurredenboraldiko bi partida horiek balio izan didate haien aurka jokatzera pixka bat ohitzeko. Saiatzen naiz ez asko pentsatzen, baina partidan zehar ez dago lagunik."

Aurreko garaipenak ere pisua izan du denboraldiko lehen derbira sasioez iritsi ahal izateko: "Teneriferen aurka lortutakoak ez dira edozein hiru puntu: ez dira bakarrik hiru puntu, baizik eta zeinen kontra eta nola lortutakoak".

Taldeari ez zaio inporta zein den derbietan faboritoa, batez ere etxean jokatzen denean: "Guk gure eginbeharrak egin eta ahalik gure helburuak betetzen saiatuko gara. Talde bezala partida berezia da, gauzak ondo egiten ari garen sentsazio on horiekin gatoz gainera. Talde mailan ilusioz eta gogoz gaude".

Taldeari nola egokitu den galdetuta, "gure taldea zerotik hasitakoa da eta gauza eta kontzeptu asko lantzen hasi eta jarraitu behar izan dugu. Astero gauzak hobetuz eta gauza berri horiek ondo eginez lortuko ditugu emaitzak" adierazi du kapitaina ere denak.

Aurreko arerioaren eta baita ere asteburu honetako arerioaren mailaren harira, hauxe adierazi du beasaindarrak: "Bai Tenerife eta baita ere Reala, teorian, gure gainetik egon behar diren taldeak dira eta bada garrantzitsua haien aurka puntuatzea. Baina Levante UDren aurka lortutako puntuak, adibidez, aurkari zuzena izateagatik ere garrantzitsuak dira. Realak agian zertxobait gehiago proposatzeko ahalmena du, baina berdin zaigu eta gure lana ahalik eta hoberen egitea da gakoa".

PRENTSAURREKOA OSORIK