Ane Etxezarreta, esperientzia eta sendotasuna defentsa armaginerako
Beasaingo atzelariak Eibarrekin sinatu du hurrengo bi denboralditarako
Ane Etxezarreta atzelari beasaindarra Eibarren defentsarako errefortzu berria da, 2027ko ekainera arte sinatu eta gero. Liga Fn beteranoa den jokalariak hamar urte egin ditu Real Sociedaden, eta emakumezkoen taldeko errefortzu bilakatu da orain.
Etxezarreta 2015an iritsi zen Realera, Oiartzun KEn bi denboraldi egon eta 1ªRFEFetik Lehenengo Mailara igoera lortu eta gero.
Hamar urteotan, maila gorenenean jokatzen egoteaz gain, baita ere Erreginaren Kopa irabazi zuen Realaren parte izan zen (2018-2019 denboraldian). Garai hartan, orain bere entrenatzailea izango den Iñaki Goikoetxearen taldearen parte izan zen, Realan emakumezkoen taldeko bigarren entrenatzaile izan zenean. Beasaindarrak Europan ere jokatu du, Realak Championsa jokatu baitzuen 2019-2020 denboraldian.
Gipuzkoarrak 200 partida jokatu ditu Lehenengo Mailan, 10.000 minutu baina gehiago eginda. 29 urterekin, Beasaingo atzelariak lidergoa, sendotasuna eta esperientzia emango dizkio talde armaginari. Ane Etxezarretak froga medikoak pasako ditu hurrengo egunetan, bere taldekideekin batera.
Ongi etorri, Ane!