Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Andrea Sierra, Eibarren seigarren fitxaketa

Andrea Sierra (Bilbo, 1998) SD Eibarreko emakumezkoen lehen taldearen seigarren fitxaketa da. Eskuiz hegaleko atzelaria atzeko lerroaren erdialdean ere joka dezake. Sierrak Coruñako Deportivon jokatu du azken denboraldi honetan. Klub horretara Athletic Clubetik iritsi zen, eta bigarren taldean bi eta lehen taldean bost denboraldi egin eta gero. 61 partida jokatu zituen Athletic Cluben talde nagusiarekin.

Sierrak bi denboraldirako sinatzen du, 2024ko ekainaren 30era arte.