Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Andrea Á, Malado, E. Pizarro eta Valen Morales haien selekzioekin jokatzeko bidaiatuko dute

Guatemala, Senegal eta Uruguaieko selekzioekin hurrengo FIFA paroietan jokatuko diren lagunarteko partideterako bidaiatuko dute jokalari armaginek

Andrea Álvarez, Esperanza Pizarro, Valentina Morales eta Hapsatou Malado Diallok hurrengo FIFA geldialdian, maiatzaren 27tik ekainaren 4ra izango dena, haien selekzioekin bidaiatuko dute hainbat lagunarteko partida jokatzeko.

Andrea Álvarez Guatemalara joango da Chileren aurka joan-etorri formatuan bi lagunarteko partida jokatzeko. Lehen partida maiatzaren 29an izango da eta bigarrengoa ekainaren 1ean, biak Guatemalako hirian.

Esperanza Pizarro eta Valentina Morales uruguaidarrak berriro bueltatuko dira haien jatorriko herrialdera bi lagunarteko partida jokatzera, Errusiako Selekzioaren aurka, baita ere joan-etorri formatuan. Lehenengoa maiatzaren 31an izango da eta bigarrengoa ekainaren 3an, biak Montevideon. 

Hapsatou Malado Diallo Senegaleko selekzioarekin joango da, bi lagunarteko partida jokatzeko Hego Afrikako selekzioaren aurka, maiatzaren 31 eta ekainaren 4ean, haren kasuan Hego Afrikako Selekzioaren aurka CAN Marruecos 2024 txapelketarako prestatzeko.