Skip to main content
Kluba

Andonio Mugica Leturiondo hil da, 50. hamarkadako jokalari armagina

1956ean Espainiako Zaletuen txapeldun izandako taldeko kidea izan zen

There are no reactions yet. Be the first!

SD Eibarrek doluminak eskaintzen dizkio 50. hamarkadan jokalari armagina izan eta atzo hil zen Andoni Mugicaren familia eta lagunei.

Andoni Mugica aurrelaria 1956ean Sevilla FC-ri Madrilgo Metropolitano zelaian 3-0 irabazi ostean Espainiako Zaletuen txapeldun izandako taldeko kidea izan zen.

Eibarko jokalari bezala, Antonio Corralen gidaritzapean, hamar gol baino gehiago sartu zituen Bigarren Mailan.

Mugicak 2016an Coliseo Antzokian egin zen 75. Urteurrenaren Liburuaren aurkezpenean parte hartu zuen, eta Felix Arrizabalaga ‘Aputxiano’-ren taldekidea izan zen.

Andoni Mugicak Sabadellen aurka Ipuruan jokatu zen partiduan egin zuen debuta Eibarrekin, eta bi gol sartu zituen bertan garaipena lortuz.

Hileta elizkizunak bihar egingo dira, maiatzak 16 asteartea, 19:00etan Eibarko San Andres parrokian. Goian bego.