Skip to main content
EU
Fundazioa

Andoni Igartuak eta Ioritz Begoñak futbol egokituko taldeen buru izaten jarraituko dute

Andoni Igartuak eta Ioritz Begoñak klubarekin zuten lotura berritu dute beste denboraldi batez eta Eibarreko futbol egokituko taldeen arduradunak izaten jarraituko dute. Biak GP taldearen (Garuneko Paralisia dutenentzat) eta DI taldearen (Desgaitasun Intelektuala dutenentzat) zuzendaritza teknikoaz arduratzen dira.

Igartuak eta Begoñak hirugarren denboraldia beteko dute Ander Romarate buru duen SD Eibar Fundazioaren proiektu honetan.

Larunbatean, irailaren 4an, udako etenaldiaren ondoren entrenamenduei berriz ekingo diete 12:00etatik aurrera Ipuruako Anexoan.