
Kluba
Ezker belaunean ebakuntza egin diote Ander Gayosori
SD Eibarren jokalaria den Ander Gayosori gaur egin diote ebakuntza ezker belaunean, uztailaren 31n Oliten jokatu zen Osasuna-Eibar lagunartekoan min hartu ostean.
Triada diagnostikatu zioten Gayosori, belauneko lotailu gurutzatua zein albokoa eta meniskoa hartzen dituena, Klubaren zerbitzu medikuek jakinarazi dutenez.
Ebakuntza Donostiako Pakea klinikan egin da, Javier De la Fuente doktorearen eskutik.