
Ana Junyent: "Taldea egunetik egunera hobeto dago eta hobeto ulertzen du zer egin behar duen"
Eibarreko entrenatzailearen esanetan, "taldea baloiaren bitartez gailentzen ahaleginduko da Lezaman"
Ana Junyentek adierazi duenez, "taldea egunetik egunera hobeto dago eta hobeto ulertzen du baloiarekin eta baloirik gabe zer egin behar duen, eta horrek sendotasuna ematen digu".
Athletic Cluben aurka bihar jokatuko den Iberdrola Ligako partidaren aurreko prentsaurrekoan, armaginen entrenatzaileak esan du taldea Lezamara joango dela baloiaren jokoan gailentzera.
Garaipenaren osteko ajea
"Asko aldatu da egoera hain aurkari zailaren aurka puntuak lortu ondoren. Taldea oso ondo aritu zen lerro guztietan, nahi dugun moduan jokatuz. Hiru puntuak behar genituen, ez baita bakarrik sinestea, fruitua ere jaso egin behar da noizbehinka".
Taldearen jokoa
"Gure futbola egiten jarraitu nahi dugu, gailendu eta baloia edukita indartsu izan. Hobetu genuen beste gauzetako atzean izandako sendotasuna da, talde baloirik gabe ondo ari da lanean".
"Ez dago ezinezkorik, Barça izan ezik, eta horrela planteatzen ditugu partida guztiak. Ia partida guztietan puntuen bila ateratzen gara. Maila gorenean egon behar dugu, ez digu balio %100ean egoteak, %200ean egon dugu".
Hurrengo aurkaria: ATHLETIC
Joaneko partidarekin alderatuta ezberdina izango da. Lezamako zelaia askoz handiagoa da, eta horrek mesede egiten digu, oso ondo datorkigu egiten dugun futbol motarako. Hala ere, ezin dugu ahaztu Athletic ligako talderik indartsuenetakoa dela eta etxean jokatzen duela. Oso denboraldi ona egiten ari da. Gu gure futbola egitera goaz eta dena ematera".
"Athletic denboraldi zoragarria egiten ari da eta oso erregularrak izaten ari dira. Niri ilusio berezia egiten dit Lezaman jokatzeak, zelai berezia da".
"Biharko gako ezberdinak daude, baina garrantzitsuenetako bat partidaren denborak ulertzen jakitea da eta baloiaren jabetza ahalik eta denbora gehienean mantentzea. Athletici asko gustatzen zaio baloia edukitzea eta haiek baino gehiago edukitzen saiatu behar da".
Fitxaketen ekarpena
"Oso pozik gaude Carmenengatik, duen gogoagatik eta umiltasunagatik. Natalierekin ere pozik gaude. Beharbada denbora gehiago beharko dugu berekin, kanpokoa delako eta kontzeptu asko barneratu beharko dituelako. Oso pozik nago fitxaketekin, taldeari oso ondo etorriko zaio haien iritsiera".